Ingurune Seguruko Sistemaren eskuliburua.

Gune, jarduera eta harreman seguruak sortzen eta sustatzen ditugu gure obra eta instituzio guzietan.

 

Norbait abusuren bat jasaten ari dela uste baduzu edo tratu txarreko egoeraren bat ezagutzen baduzu, modu anonimoan jakinarazi diezagukezu.

Entzun nahi dizugu

Ingurune seguruak sortzea konpromiso bat da, abusu-egoerei erantzuteko sortu bazen ere, askoz haratago doana. Horrek esan nahi du espazio, jarduera eta harreman seguruak sortu eta sustatu behar direla gure obra eta erakunde guztietan. Gure misioa garatzen dugun espazio guztietan edozein pertsona seguru sentitzea nahi dugu. Eta tratu onaren eta zaintzaren kultura sortu nahi dugu.

Zehazki

Ingurune segurua egitasmoak Jesusen Lagundiko Espainiako lan arlo guztietan du presentzia eta prebentzio programa bereziak ditu sektore bakoitzerako:

Ikastetxeak (EDUCSI)

Unibertsitateak (UNIJES)

Gizarte obrak

Pastoral zentroak

Jesuitak izateko prestakuntza

Hauek dira gure ametsak

Gure ametsak errealitate bihurtzeko eta ingurune segurua lortzeko, zu behar zaitugu.

Gonbidatuta zaude

Giro egokia sortzera

Abegitsua, errespetuzkoa eta segurua.

Entzun, babestu eta zaintzera

Edozein adingabe edo kalteberatasun egoeran dagoen edonor.

Tratu ona bultzatzera

Inguratzen zaituzten guztien artean.

Salatzera

Ikusten duzun edozein jardunbide desegoki edo ezagutzen dituzun abusuzko portaerak.

zabaldu eta hobetu

Gure jardunbide egoki guztiak ezagutzera emateko eta hobetzeko.

Prestakuntza jasotzera

Eta abusuen inguruan ahal duzun guztia ikastera.

Entorno Seguro
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.