Erreparazio protokoloa

Justizia Errestauratiboaren esparru zabalagoaren barruan, erreparazio protokoloarekin hainbat arrazoi direla medio justizia zibilera jotzea ezinezkoa den kasuei erantzuteko lan egiten dugu.

Zertan datza?

Lege babesik gabe gelditu diren biktimei laguntzea du helburu, egitateak preskribatuta daudelako edo egilea hil delako.

Bi kasu horietan, Jesusen Lagundiaren Espainiako Probintziak laguntza eskaini nahi du, biktimaren alde egin nahi den prozesu errestauratiboan.

Pertsonaren duintasuna errespetatzean oinarrituta, tartean dauden alderdi guztiek prozesuaren konfidentzialtasuna gorde behar dute, baina ez ezkutatu, biktimari ezin baitzaio eskatu bizi izan duen abusu egoeraren inguruan isilik egoteko.

Aipatutako bi egoeretarako berariazko protokoloa izanik, abusuen biktimen defentsan espezializatutako abokatu bulego batek egiten du kasu bakoitzaren balioespena. Helburua ez da inolako negoziazio, bitartekaritza edo arbitrajera iristea, baizik eta biktimari “konpentsatzio” bat lortzeko aukera eskaintzen zaio, egindako kaltea aitortzeko, jakinik kalte hori konponezina dela, eta biktimek ez luketela inolako aukerarik izango erreparazio hori beste bide batzuetatik lortzeko.